A.P.E.



Antiguako Pilota Eskola 1999. urtean pilota atsegin zuten haur batzuen gurasoek jarri genuen martxan, uste genuelako auzoan bazegoela pilota eskola bat sortzeko nahia eta beharra. Eta hala izan zen, lehenengo urtetik ikasleen kopurua hazten joan zelako.

Hasierako urtetan Juantxo Koka, Cristobal Gastesi, Iñaki Esnal, Josu Oiaga,  Joxe Mari Kalonge eta Xabier Errasti bezalako pilotariak pasa ziren irakasle lanak egitera.

Hasierako filosofia mantenduz jarraitzen dugu gaur, urtez urte ikasle kopurua mantenduz edo igoz. Pilotak auzo honetan baduela bere lekua ondo asko ikasi dugu, eta ideia horrekin aurrera egiteko gogoak ez zaizkigu falta.

 

Antiguako Pilota Eskolaren 1. promozioa, 1999-2000 ikasturtean.

1-ape-promocion-1999-2000-1